XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina bere pozak besterik ez zuen balio, bere sentimenduak.

Atea jo zuten.

- Barkaidazue -esan zuen Oglesby andereak burua agertuz-, baina ospitaletik deika ari dira.

-Banoa -esan zion izeba Piperrautsek.

Zutitu eta aterantz abiatu zen.

- Geroxeago amaituko dugu elkarrizketa hau -erantsi zion Weezieri burua atzeraka jiratu gabe.

Weezie eta Warren zeuden tokian geratu ziren.

Weezie mahaitxoaren alboan, eta Warren, kulunkaulkiaren besoei sendo helduz.

- Zerbait ez dabil ongi -bota zuen bapatean Weeziek, isiltasuna hautsiz-.

Badakit.

Warrenek ez zuen erantzun.

Inoiz ez zuen beldurrik sumatu, ezta filmeetako halako momentuetan ere.

Sarritan antzezleek hau esaten zuten:

Zerbait ez dabil ongi.

Orduan bizkarrezurrean atseginezko hotzikara bat nabaritu ohi zuen.

Eta hitz beldurgarri haiei, beti beldurgarriago ziren batzuek jarraitzen zieten:

Behiak lepoaren alde banatan zulo batekin agertzen direnean, normalean zerbait ongi ez dabilelako da.